2025eko DEIALDIA. Eskabideak aurkezteko epea 2025eko irailaren 4an amaitu zen.
Hurrengo deialdia prestatzen ari gara, eta 2026ko hasierako hilabeetan zehar argitaratuko dugu.
Gidabaimena euskaraz ateratzeak saria dakar
Eta Erandion erroldatuta bazaude eta 17-23 urte artekoa bazara, Erandioko Udalak 300 euroko dirulaguntza emango dizu gidabaimena lortzeko azterketa teorikoa euskaraz egin eta gainditzeagatik.
Eskatzaile guztien artean 100 euroko erregai-txartela zozkatuko dugu.
Kanpaina honetan parte hartzen duten autoeskolak: Arias, Gaztedi eta Drive.
2012 - ERANDIOKO UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA
Irailaren 23a plaza - 48950 Erandio (Bizkaia)
94.489.0128