GUROTen 2. fasea hastear da!
Euskal galderen unibertsoaren jolasa!
Baina...badakizu zer den GUROT?
Erandioko zein inguruetako eta mundu zabaleko kultur galdera-erantzuneko norgehiagoka interaktiboa da Gurot!
Oso ezaguna den tribial moduko jolasa da, euskaraz, eta gazte bakoitzak jolastu ahal du, puntuak lortzeko.
Galderak hurrengo esparruei buruzkoak dira: gizartea, natura, hizkuntza, artea, kultura, zientzia, kirola eta aisia.
Nork jokatu dezake?
Edonork! Hori bai, sariak eskuratzeko Erandion, Getxon, Gernika-Lumon, Mungian, Txorierrin, Durangaldean, Enkarterrian, Amorebieta-Etxanon, Sestaon, Lekeition edo Abanto-Zierbenako edozein herritan erroldatuta egon behar duzu.
Eta 12-18 urte izan behar dituzu.
Noiz eman dezakegu izena?
Otsailaren 26tik martxoaren 14ra arte.
Eta noiz jokatuko dugu?
Martxoaren 18tik apirilaren 17ra arte.
Erandioztarrentzako oparitxoak:
1. Puntu gehien lortzen duen taldeak Samsung Galaxi A54 5G mugikorra irabaziko du (bat taldekide bakoitzarentzat).
2. Gatikako WakePark-erako 3 bono bikoitz zozkatuko dira parte hartzaileen hartean.
Gainera, talde irabazlea San Mameseko Geuria Aretoan izango den final handirako sailkatuko da! Bertan sari potoloak eskuratu ahal izango dituzte...
Laster informazio gehiago...
2012 - ERANDIOKO UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA
Irailaren 23a plaza - 48950 Erandio (Bizkaia)
94.489.0128