HIP: Hizkuntza Indartzeko Proiektua
Euskaratik urrun bizi direnak euskarara eta gure kulturara hurbiltzeko eta haiek integratzen laguntzeko sortutako proiektua da. Ikasle etorkinei, hizkuntza- eta komunikazio-trebetasunak eskuratzeko laguntza emateko eta ikaskuntza prozesuan laguntzeko batez ere. Doakoa izango da.
Lehen Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailako ikasleei zuzenduta dago.
Ikastaroa urrian hasi eta maiatzean amaituko da. Bertaratzea serio hartu mesedez.
Saioak ordu 1 eta 15 minutukoak izango dira, astean 2 egunetan, eskola-egutegia kontuan hartuta (taldeak osatutakoan jakinaraziko dugu ordutegia eta egunak).
Lekua aukeratzeko:
- Astrabudua: Udal Euskaltegian, Atxutegi kalea 6.
- Altzaga: Bekoa gizartetxea, desanexio kalea 4.
Izena emateko epea zabalik egongo da 2024ko irailaren 26ko 14:00ak arte.
2012 - ERANDIOKO UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA
Irailaren 23a plaza - 48950 Erandio (Bizkaia)
94.489.0128