Versión castellano

ZAPATUTAN



  "ZAPATUTAN 2022 tailerrak: UDABERRIA"

 ZAPATUTAN 2022!!!  Maiatzaren 21-ean eta Maiatzaren 28-an. Zapatu eguerdian jolastu egingo dugu familian.

Maiatzeren 21-ean:
Gure arbasoek ez zeukaten ez kontsolarik, ez instagramik, ez eta horrelako baliabiderik. Zapatu honetan, guk jolas horiek ezagutu, eta familian arituko gara. Ordutegia: 12:00, Lekua: Astrabudua/ Josu Murueta plaza.

maiatzaren 28-an:
Betiko jolasen unibertsoan murgilduko gara. Pila edo bateriarik behar ez duten jolas horiek ezagutuko ditugu. Eta nola izango dira jolas hauek: mahaiaren gainean jolasteko jolas txikiak? Ezta pentsatu ere... JOLAS ERRALDOIAK izango dira. Ordutegia: 12:00, Lekua: Altzaga/ Irailaren 23 plaza.

Ez da izenik eman behar eta jolasak Euskaraz izango dira.






» Berri guztiak ikusi


2012 - ERANDIOKO UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA
Irailaren 23a plaza - 48950 Erandio (Bizkaia)
94.489.0128