Versión castellano

Barraskiloa



astiro astiro... euskara ikasi gelditu barik!

Gaur egun, esan dezakegu edozein hizkuntzaren normalizaziorako garrantzitsuena eguneroko bizitzan erabiltzea dela. Zentzu horretan, astiro baina gelditu barik eragin behar da; irudiko barraskiloak legez, bakoitzak dakien eta ahal duen neurrian.

Zuengana jotzen dugu guraso zaretelako, eta zuen seme-alabekin eraikitzen ari zareten harremanean urrats txikiek eragin handia izan dezaketelako. Bizitzaren lehenengo urteak funtsezkoak dira hizkuntzak ondo ikasteko eta erabilera ohiturak eta euskararen aldeko jarrerak finkatzeko.

Esku artean daukazuen materiala, gehien bat, euskara ez dakiten gurasoei zuzenduta dago; baina guraso zareten guztioi ondo etorriko zaizuelakoan banatu dugu. Hainbat kontu bildu ditugu bertan: aholkuak eta informazioa, hiztegia eta esamoldeak eta, amaitzeko, abestiak. Ariketa bat ere jasoko duzue unitate bakoitzean, materiala hobeto lan dezazuen.

Baliagarria izango zaizuelakoan, edozein zalantza badaukazue, edo egitasmoa aberasteko iradokizunen bat helarazi nahi badiguzue, zuen eskura gaituzue Euskara Zerbitzuan.
 






Dokumentuak:




» Berri guztiak ikusi


2012 - ERANDIOKO UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA
Irailaren 23a plaza - 48950 Erandio (Bizkaia)
94.489.0128