Versión castellano

BERBODROMOA 2017


BERBODROMOA 2017
CONSISTORIALES - 27/11/2017

 Aurten ere Erandioko Udalak antolatuta V. Berbodromoa izango da Euskararen Egunaren bueltan.

• Urko Aristik gidatutako saio parte hartzailea izango da.
• Esparru ezberdinetako (musika, kultura, telebista) aurpegi ezagunak izango ditugu gonbidatuen artean.
• Ategorri Institutuko kirol aretoa euskararen arnas gune bilakatuko da.
 

Aurten ere Erandioko Udalak Berbodromoa antolatu du Euskararen Nazioarteko Egunaren harira. Ekimen parte hartzaile honen V. Edizioa Ategorri Institutuko kirol aretoan egingo da abenduaren 4an, eta euskaltegiko zein bertako ikasleek parte hartuko dute. Guztira 2 saio gauzatuko dira goizean zehar, eta hamaiketako goxoa dastatzeko aukera izango dute.

Bertaratutakoak, tokian tokiko zein egunerokotasuneko gaien inguruan solastuko dira mahai baten bueltan, lauko taldetxoetan, eta giro xamur eta lagunartekoan. Hiru gai ezberdin proposatuko dira 15 minutuz mintzagai gisa eta hizketalditxo hauetariko bakoitza, lagun talde ezberdinarekin egingo dute. Ekimenaren dinamizazioaz Urko Aristi irrati esatari eta telebista aurkezlea arduratuko da, eta esparru ezberdinetako pertsonaia ezagunek parte hartuko dute: Ylenia Baglietto aktorea eta Iholdi Beristain abeslaria eta Goazen telesaileko aktorea. Hau horrela, solasean aritzeko eta haiek ezagutzeko aukera ere izango da.

Ekimenaren helburua finean, euskaraz hitz egiteko aukera gehiago eskaintzea da, batez ere, euskara ikasten ari direnei, praktikarako jauzia egin dezaten. Baina, era berean, euskaldunen arteko harreman sareak ehuntzea ere bilatzen da ekimenarekin. Izan ere, Berbodromoan parte hartu ondoren, euskaraz erlazionatzeko joera biderkatu baitaiteke.

 


<< Itzuli

2012 - ERANDIOKO UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA
Irailaren 23a plaza - 48950 Erandio (Bizkaia)
94.489.0128