Versión castellano

BADATOR KORRIKA 2022!


BADATOR KORRIKA 2022!
CONSISTORIALES - 15/03/2022

AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoa zeharkatuko du 22. KORRIKAk 2022ko martxoaren 31tik apirilaren 10era bitartean. «HITZEKIN» da hautatutako leloa, AEKren esanetan, «euskara HITZetik EKINtzetara eramateko unea delako». Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak omenduko ditu KORRIKAk edizio honetan, «beren ibilbidean adierazi duten konpromisoagatik eta ekinagatik».

AURKEZPEN EKITALDIA ERANDION

Martxoak 25 -18:30- Kalejira, horma-pintura, desfilea eta abar (Josu Murueta plaza, Astrabudua)

Martxoak 26 -12:00- Goi-alde dantza taldea, musika eta abar (Euskadi plaza, Erandiogoikoa)

KORRIKA KULTURALA

Apirilak 1 -19:00- "Korrika" zozketa (Erandiogoikoa)

               -20:00- "OstiKda elektrotxaranga" (Erandiogoikoa)

Apirilak 2 -19:00- "Tio Teronen semeak" ikuskizuna (Irailaren 23a plaza, Altzaga)

Apirilak 3 -12:00- "Akerbeltz" erromeria (Mendiguren plaza, Astrabudua)

               -19:00- "Gu Primer!" antzerkia (Josu Murueta kultur etxea, Astrabudua)

IBILBIDEA

Apirilak 6 - Asutik Erandiogoikora helduko da 18:50ean, Arriaga eta Altzaga zeharkatu eta Lutxanatik aterako da 19:36an

Apirilak 7 - Leioatik Astrabudura helduko da 6:53an itsasadarreko errepidetik eta Leioarantz abiatuko da Udondotik 7:06an.

Ibilbide zehatza HEMEN

 

Entzun abestia HEMEN

22.Korrikari buruzko informazio gehiago HEMEN


<< Itzuli

2012 - ERANDIOKO UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA
Irailaren 23a plaza - 48950 Erandio (Bizkaia)
94.489.0128