AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoa zeharkatuko du 23. KORRIKAk 2024ko martxoaren 14tik 24ra bitartean. «HARRO HERRI» da hautatutako leloa, AEKren esanetan, «Aurtengo KORRIKAk herri alai eta tinkoa izan nahi du: HARRO HERRI. Aurreko KORRIKAko indar-erakustaldia oso gogoan, euskararen aldeko mugimendua zabaldu nahi dugu: mugi dezagun euskararen herria, harik eta ingurua mugiarazi arte». Aurtengo edizioan «Azterketak Euskaraz kolektiboa omendu nahi dugu, edo, zehazki, baxoa eta brebeta* euskaraz egiteko borrokan aritu eta ari diren ikasleak».
EGITARAUA
Martxoak 9 - Altzaga (Irailaren 23a plaza)
13:00 Aurkezpen ekitaldia
15:00 Bazkaria*
18:00 Diskorrika
20:00 Matraka elektrotxaranga
Martxoak 15 - Erandiogoikoa (Euskadi plaza)
18:30 Diskofesta DJ Norai:00 Aurkezpen ekitaldia
19:30 Ekitaldia "Harro herri, harro auzo"
20:30 "Mixerabliak" kontzertua
Martxoak 16 - Astrabudua (Josu Murueta plaza)
18:00 Gauargi erromeria
Martxoak 17 - Merkatu zaharrean
19:00 "Baginaren bakarrizketak"
Martxoak 21 - Erandion
09:09 - KORRIKA badator!
Martxoak 22 - Merkatu zaharrean
17:00 "Papogorri" ipuin musikatua (4-6 urtekoentzat egokia)
Martxoak 23 - Merkatu zaharrean
18:00 "Mavka.Basoaren zaindaria" zinema familiarra
*Tiketa 12€ (16 urtetik beherakoek 6€) - Salgai Karraka tabernan, euskara zerbitzuan (8:00-14:00) edo berbots@gmail.com e-postan.
IBILBIDEA ERANDIOIK - Martxoak 21
Goizeko 09:09an Leioako Udondotik Astrabudura heldu eta Iturribengoa zeharkaletik abiatuko da. Ondoren, Astrabudua utzi eta Axpeko erriberatik Altzagarantz joko du. Bukatzeko, Altzaga atzean utzi eta Erandiogoikorako bidea hartuko du Altzaga-Erandiogoikoa errepidetik.
23.Korrikaren abestia hemen
2012 - ERANDIOKO UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA
Irailaren 23a plaza - 48950 Erandio (Bizkaia)
94.489.0128