Versión castellano

EUSKARAZKO PRODUKTUAN KATALOGOA


CONSISTORIALES - 28/10/2025

Euskarazko produktuen katalogoa

Kalean da 2025-2026 ikasturteko euskarazko produktuen katalogoa. Une honetan merkatuan euskaraz dauden liburu, musika diska, komiki, podcast, aldizkari, aplikazio, jolas eta jokoak biltzen dituen katalogoa da. Haur eta gazteek kultura euskaraz kontsumitzeko tresna lagungarria da, bertan erraz aukera baitaiteke ume bakoitzaren beharren eta zaletasunen arabera egokiena dena.

Katalogoak bi atal ditu. Batetik, 0-12 urte bitarteko haurrentzako eskaintza; bestetik, gaztetxoentzako eskaintza. Ondorengo loturetan aurkituko dituzue bi ereduak: 

  1. Haurrentzako produktuen katalogoa
  2. Gazteentzako produktuen katalogoa

 

 


<< Itzuli

2012 - ERANDIOKO UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA
Irailaren 23a plaza - 48950 Erandio (Bizkaia)
94.489.0128