.jpeg)
Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna izango da eta, Erandion euskaraz bizitzeko helburuarekin bat etorriz, hainbat ekintza antolatu ditugu Berbots euskara elkarteak, herriko ikastetxeek eta Erandioko Udalak. Hona hemen egitaraua.
Azaroak 29, larunbata
Familientzako antzerki emanaldia. Pirata Garrapataren abenturak. 18:00, Merkatu Zaharrean. Sarrera librea aretoa bete arte. Zapatutan programaren barruko ekintza.
Azaroak 30, igandea
Familientzako sokatira tailerra, Goiherri Sokatira Taldearekin eta Kukularra Ikasleen Guraso Elkartearekin.
12:00-14:00 artean Altzagako Irailaren 23a plazan. Euria eginez gero, Merkatu Zaharrean.
Antzerkia: Nortasun Agiria (Zuhaitz Gurrutxaga). 19:00etan, Josu Murueta Kultur Etxean, Astrabuduan. Sarrerak online (4€).
Abenduak 3, asteazkena
09:30-11:30 artean, Berbodromoa Ategorri institutuko eta udal euskaltegiko ikasleekin. Merkatu Zaharrean.
18:00etan Berbodromoa eta 19:00etan triki kantu poteoa Astrabuduan. Trabudu, Astrabudua Kantetan eta Erandioko Kantagunea.
Abenduak 5, ostirala
Erandiogoikoan:
19:00etan, plazan, Ta laurden taldea (trikitixa eta panderoa) eta txokolatada.
21:00etan, Dandaka jatetxean, bertso afaria Ibai Amillategi, Aissa Intxausti eta Arkaitz Estiballes bertsolariekin. Sarrerak Dandaka jatetxean (25€).
Abenduak 7, igandea
Berbalagunen irteera Durangoko Azokara. Euskal Herriko mintzalagunen topaketa. Autobusa 10:00etan. Informazioa: Berbots.
Horrez gain, abenduaren 1etik 3ra bitartean, ipuin kontalarien saioak izango ditugu herriko ikastetxeetako haurrentzat.
Animatu eta gerturatu zaitezte!
2012 - ERANDIOKO UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA
Irailaren 23a plaza - 48950 Erandio (Bizkaia)
94.489.0128