Versión castellano

'Trajea' antzerki emanaldia izango dugu urtarrilaren 25ean, Merkatu Zaharrean


EUSKARA - 12/01/2026

Antzerkia: TRAJEA. Txalo produkzioak
Eguna: Urtarrilak 25
Ordua: 19:00
Lekua: Merkatu Zaharra

Hiriburu handi bateko saltoki ospetsu batean, beherapenak eskaintzen dituen lehen eguna da. Jende ugari bertaratu da eta istripu bat izan da. Segurtasun zaindaria, traje bat erostera etorri den enpresaburu bati galdekatzen hasiko da, bere ustez, gertaerarekin zerikusia izan duelako. Baina zein da egia? Ze arrisku izango du bi pertsona hauentzat?


Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza izango dira ekoizpen bizkor, korapilatu, itogarri eta batez ere BARREGARRI honetako protagonistak, gaurkotasunez betetako komedia zoragarria bihurtuko da.


Egilea: Juan Casvestany
Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi
Aktoreak: Asier Hormaza eta Joseba Apaolaza

Iraupena: 80 ‘

Prezioa: 6 euro

Sarrerak online, Udalaren atarian


<< Itzuli

2012 - ERANDIOKO UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA
Irailaren 23a plaza - 48950 Erandio (Bizkaia)
94.489.0128