"Erandioztarron lehia" 12-16 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa berri bat da.
Lehiaketa honetan DBHko ikasleek taldeka hartuko dute parte. Taldeak 2-4 kidez osatuta egongo dira eta webgunean bertan edo email bidez eman beharko dute izena.
Internet bidezko 3 proba erraz eta dibertigarri gainditu beharko dituzte parte hartzaileek. Behin hau eginda, otsailaren 24an egingo den final-aurre galara joan beharko dute. Puntuaziorik altuena lortzen duten 4 taldeak martxoan Josu Murueta Kultur Etxean egingo den Final Handira pasako dira.
Hilean-hilean proba bat gainditu beharko da; abenduan lehena argitaratuko da, hurrengoa urtarrilean eta azkena otsailean. Erandioko kultura eta hizkuntza ondarearen ingurukoak izango dira proba guztiak; lekuen izenak, berba edo esaera zaharrak, kantak… Argazkiak, bideoak zein idatziak bidali beharko dituzte parte-hartzaileek, beti ere, Erandioko kontuen ingurukoak.
Finalera heltzen diren talde guztien artean, 1.200 euro banatuko dira! 600, 400 eta 200 euroko bonoak lehen hiru taldeentzako.
Lehiaketari buruzko informazioa www.erandioztarronlehia.eus webgunean dago. Informazioaz gain, lehiaketaren probak eta izena emateko fitxa ere bertan aurkituko dituzu.
2012 - ERANDIOKO UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA
Irailaren 23a plaza - 48950 Erandio (Bizkaia)
94.489.0128