Sarrerak ekitaldia baino astebete lehenago jarriko dira salgai Josu Muruetan, 9:00-14:00 eta 16:00-20:00 ordutegietan, saioa hasi baino 10 minutu lehenagora arte.
ANTZERKIEK DAUKATE 3 EUROKO PREZIOA
19:00etan, Josu Murueta kultur etxeko gela urdinean
“Deus ex twingo” edo maitasunaren komenientziak (Anodino teatroa)
Testua: Mikel Fernandino
Aktoreak: Aiora Sedano eta Aitor Fernandino
Iraupena: 20 minutu
SINOPSIA
Mirentxu eta Josetxuren arteko erlazioa gatazka txiki batzuekin hasi bazen ere, bigarren zitan gauzak hobeto doaz. Izan ere, Mirentxuk bere zaletasun sekretuena erakutsi nahi dio Josetxuri: estralurtarren begiztapena. Unibertsoaren egiaz eztabaidatzen duten bitartean, bien arteko maitasun jaioberri hau, ezinezkoa baino, komenigarriegia dela konturatuko dira. Maitasunari eta beste Objektu Hegalari Ezezagunei buruzko antzezlan bat.
19:40an, Josu Murueta kultur etxeko areto nagusian
“BIBA VOI: Dario Fo eta Franca Rame akorduan”
Muntaketa, ideia eta zuzendaritza: Mikel Martinez
Aktoreak: Irati Agirreazkuenaga eta Mikel Martinez
Iraupena: 50 minutu
Dramaturgo italiarren testu hautatuen antzezpena eta irakurketa dramatizatua.
Antzezlanean, egileei buruzko hainbat argibide ematen dira: euren ibilbidea, pertsonalitatea, lana, ideologia, gizartea eta bizitzarekiko konpromisoa…
2012 - ERANDIOKO UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA
Irailaren 23a plaza - 48950 Erandio (Bizkaia)
94.489.0128