Versión castellano

KAISHOP! Erosi euskaraz, Erosi Erandion, asko balio du!


KAISHOP! Erosi euskaraz, Erosi Erandion, asko balio du!
CONSISTORIALES - 12/05/2022

KAISHOP, Asko balio du! kanpaina martxan Erandion

Alkarbidek – Bizkaiko euskara zerbitzuen bilguneak -, Erandioko Udalaren eta Bizkaiko beste hainbat udalerri eta eskualderekin elkarlanean, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, KAISHOP, Asko balio du! kanpaina jarri du martxan, herrietako merkataritza eta euskara batuz.

Erandioz gain, kanpaina herri eta eskualde hauetan ere jarriko da abian, euskarri digital eta fisikoen bidez: Barakaldon, Getxon eta Txorierrin (Derio, Larrabetzu, Lezama, Loiu, Sondika, Zamudio).

Maiatzaren 12an hasi eta 20an bukatuko den kanpaina honen bidez, bi gai nagusitan jarri dugu arreta:

Tokian tokiko merkataritzak ematen digun tratu pertsonal eta gertukoa. Izan ere, kalitatezko produktuak gertu eskuratzeko aukera ematen du, gure beharretara berehala egokitzen den zerbitzu bati esker.
Euskarak tokian tokiko merkataritzan duen garrantzia. Euskara guztiona da, jantzia, osoa, aberatsa, gertukoa, kalitatezkoa: Asko balio du! Zu euskaraz entzuteak… Beste hizkuntzetan erostean batzuetan deseroso edo arrotz sentitu gaitezke.

Bi gaiak uztartuz, kanpainaren hartzaile izango diren Erandioko herritarrei gonbidapena luzatuko diegu herrian eta euskaraz eros dezaten.

Kanpaina gehiago ezagutu nahi baduzu,

• Erantsita topatuko duzu kanpainaren esku-orria eta kartela.
• Kaishop kanpainaren youtubeko kanalean ikus dezakezu zabalduko dugun bideoa. Bertan parte hartu dute goian aipatutako eskualde eta herrietako merkatari/ostalariek.

Gaia sakonago landu nahi izanez gero Erandioko udaleko euskara zerbitzuarekin hitz egin dezakezu 944890128 telefonora deituz edo euskara@erandio.eus helbidera idatziz.

Maiatzaren 12tik 20ra arte, sare sozial hauetan kanpainaren eduki digital ezberdinak zabalduko ditugu: Youtube, Instagram, Twitter eta Facebook.

#Kaishop #erosieuskaraz #erosiherrian

Ikusi bideo-iragarkia HEMEN


<< Itzuli

2012 - ERANDIOKO UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA
Irailaren 23a plaza - 48950 Erandio (Bizkaia)
94.489.0128